Irakurri Dut

Elkar Fundazioaren aplikazioa da Irakurri Dut. Irakurketa eta liburu-zaletasuna bultzatzea du helburu. Honako erakundeen laguntzarekin garatu ahal izan da:

Pribatutasuna

Irakurri Dut aplikazioaren barruan, erabiltzaile bakoitzaren profil eta irakurketak publikoak dira berez. Beste daturik ez da publiko egiten. Erabiltzaile aktiboen e-posta helbideak jasotzen ditu aplikazioak, baina ez dira publiko egiten, eta Elkarrek erabili ahal izango ditu bi helbururekin bakarrik: zozketatzen diren sustapen-oparien berri emateko sarituei, eta sustapeneko mezuak bidali ahal izateko, betiere Datuen Babeserako Legeak baimendutako terminoetan bakarrik. Aplikazioak ez du jasotzen erabiltzailearen beste inongo daturik: ez telefono zenbakirik, ez beste jarduera edo arrastorik.

Sariak

Hilero, hilabete horretan irakurketak markatu eta puntuak lortu dituztenen artean, zozketa egingo da, 30 euroko balioa duen Elkar bonu batena. Ez da lehiaketa, nork puntu gehiago lortuko, baizik eta puntuak dituzten guztien arteko zozketa bat.

Elkar e-posta bidez jarriko da kontaktuan hilabete bakoitzeko irabazlearekin, eta irabazleak Elkar Sareko bere aukerako dendan jaso ahal izango du bonua. Bonu horiek Elkar Sareko edozein dendatan erabili ahal izango dira, jaso eta urtebeteko epean. Bonuak ezingo dira Interneteko dendan trukatu. Ezagutu hemen Elkar denden sarea.

Elkar Fundazioko langileak eta aplikazioaren enpresa garatzailea den CodeSyntax-ekoak ez dira zozketetan sartuko.

Garapena

Garatzaile teknikoa: CodeSyntax. Backend edo zerbitzariko aplikazioa Django eta Pythonen garatu da. Aplikazioaren iOS eta Android bertsioak egin dira.